Dena behar bezala
Bizitzako unerik gogorrenetako bat maite duzun pertsona baten heriotza izaten da.
Gogo aldetik zaila den une horretan, oinordekoek prozesu latza egin behar izaten dute: eskaera, eskritura, zerga-likidazio eta abar. Gainera, kasu askotan ez dakite zer egin behar den, eta, batzuetan, ezin izaten dute behar bezala egin.
Dena behar bezala
Gogo aldetik zaila den une horretan, oinordekoek prozesu latza egin behar izaten dute: eskaera, eskritura, zerga-likidazio eta abar. Gainera, kasu askotan ez dakite zer egin behar den, eta, batzuetan, ezin izaten dute behar bezala egin.
Bizirik egonda egin daitezkeen eta heriotzaren unean pertsona baten borondatea argi uzten laguntzen duten tramite guztiek, prozesua azkarragoa eta errazagoa izateko aukera ematen digute.
Nahiz eta lehentasunezkoa ez izan, gomendagarria da noizean behin ondasunen, aurrezkien, zorren, kontratatutako zerbitzuen eta ondasunen egoera berrikustea:
- Ondasun higiezinak
Ondasun higiezinen egoera eta titulartasuna berrikusi:
Noren izenean daude? Kargarik daukate? Hipotekarik bai ala ez?
- Ibilgailuak
Ibilgailuen egoera eta titulartasuna berrikusi:
Noren izenean daude? Aseguruak indarrean al dauzka? Nor da aseguratua eta nor hartzailea?
- Aseguruak eta planak
Bizitza-aseguruen, pentsio-planen eta BGAEen onuradunak berrikusi eta, hala badagokio, eguneratu.
- Testamentua
Testamentua egiteko aukera baloratu.
Testamentuaren onurak
- Testamentua egintza juridikoa da, zeinaren bidez pertsona batek, hil ondoren, bere ondasun guztiak edo horien zati bat norentzat izango diren erabakitzen baitu. Horretarako, oinordekoak edota legatu-hartzaileak izendatzen ditu eta bakoitzari dagokion herentziaren proportzioa zehazten du.
- Testamentua egiteak ez du esan nahi behin betiko erabakia hartu behar denik. Izan ere, nahi beste aldiz alda daiteke.
Gainera, zure finantza-egoera berrikusi nahi baduzu (kontuak, aurrezkiak eta zorrak), hitzordua hartu eta Kutxabanken bulegora etor zaitezke.
Balizko ezintasun-egoeren aurrean, baloratu familiar edo konfiantza osoko pertsona bat ahalordetzeko aukera.
Ehorzketa Asegurua kontratatzea pentsatu duzu?
Kutxabank Ehorzketa Asegurua Kutxabank Aseguradora, Compañía de Seguros y Reaseguros SAUren produktua da. Kutxabank da Kutxabank Vida y Pensiones SAUren banka-aseguruen operadorea, Kutxabank Aseguradorarekin jarduteko baimena du eta Aseguruen eta Pentsio Funtsen Zuzendaritza Nagusiaren Aseguru Banatzaileen Administrazio Erregistroan OE0004 zenbakiarekin inskribatuta dago.