Une zailetan gu arduratzen gara.

Zure eskura jartzen dugu informazio eta laguntza guztia, maite duzun pertsona bat galtzean zer egin behar den jakin dezazun.

Une zailetan gu arduratzen gara.

Zure eskura jartzen dugu informazio eta laguntza guztia, maite duzun pertsona bat galtzean zer egin behar den jakin dezazun.

DENA BEHAR BEZALA

Bizitzako unerik gogorrenetako bat maite duzun pertsona baten heriotza izaten da.

Gogo aldetik zaila den une horretan, oinordekoek prozesu latza egin behar izaten dute: eskaera, eskritura, zerga-likidazio eta abar. Gainera, kasu askotan ez dakite zer egin behar den, eta, batzuetan, ezin izaten dute behar bezala egin.

HERIOTZA

Familian egoteko eta dolua kudeatzeko unea izaten da, maite ditugunekin batera. Egin beharreko urratsak argitzea eta sinplifikatzea dakarren edozein aholku oso lagungarria da. Helburu horrekin, Kutxabanken Testamentu Zerbitzuari buruzko Gida Praktikoa sortu dugu, eta bertan modu erraz eta ordenatuan erakusten dira egin beharreko urratsak.

HERENTZIA BAT BIDERATZEA KUTXABANKEN

Administrazio-tramite guztiak egiten lagunduko dizugu.

Hildako pertsona baten herentzia esleitu ahal izateko, hainbat tramite eta kudeaketa egin behar da.

Une horretan zalantza eta galdera asko sortzen dira.

Dei iezaguzu

Zalantzarik baduzu, deitu eta xehetasun guztiak emango dizkizugu, ezertxo ere ahaztu ez dezazun.